Files
Piwigo/language/eu_ES/help/configuration.html
2021-11-02 17:26:24 +01:00

98 lines
5.8 KiB
HTML
Executable File

Konfigurazioa

Pantaila honek galeriaren oinarrizko ezarpen batzuk gaitzea baimentzen dio administratzaileari. Izan ere, administratzaile gehienentzat nahikoak izan behar liratekeen konfigurazio-ezarpenak aurkezten dira pantaila honetan. Beste konfigurazio-parametro gehiago (eta aurreratuago) ikusi nahi badituzu irakurri lehenetsitako include/config_default.inc.php konfigurazio-fitxategia.

Pantaila atal ezberdinetan banatzen da konfigurazio-parametroak gaiaren arabera multzokatuz.

Nagusia

Galeriaren izenburua: RSS jarioetan eta email-mezuetan erabiliko dena.

Orriaren bannerra: orri publiko bakoitzaren goialdean bistaratuko dena.

Galeriaren URLa: RSS jarioan erabiliko dena.

Blokeatu galeria: Galeria osoa blokeatu mantenurako. Blokeoak dirauen bitartean administratzaileek baino ezingo dute galeriara sartu.

Balorazioa: Argazkiak baloratzeko aukera ezartzen du.

Balorazioa gonbidatuen eskutik: Errgistratu gabeko erabiltzaileek ere balora ditzakete argazkiak.

Baimendu erabiltzaileen erregistratzea: Edonor erregistratu daiteke.

Email helbidea derrigorrezko erabiltzaile guztientzat: posta elektroniko helbidea egiaztatuko da izena ematerakoan edo profila eguneratzekoan. Ez da horrela izango ekintza administratzaile batek egina baldin bada.

Bidali emaila administratzaileei erabiltzaile berri bakoitzeko: administratzaileei emailez ohartaraziko zaie izen-emate berri bakoitzeko.

Lehenetsitako argazki-ordena: argazki-ordena pertsonalizatu dezakezu gotibeherako zerrendekin.

Historia

category.php eta picture.php orrietako bisitak gorde egingo dira history taulan.

Bisitak erakutsiko diren tokia: Administrazioa » Tresnak » Historia.

Gorde orri-bisitak gonbidatuko: bisitarien bisitak gordeko dira.

Gorde orri-bisitak erabiltzaileko: izena emandako erabiltzaileen bisitak gordeko dira.

Gorde orri-bisitak administratzaileko: administratzaileen bisitak gordeko dira.

Iruzkinak

Iruzkinak denontzat: Izena eman gabeko bisitariek ere bidali ditzakete iruzkinak.

Iruzkin-kopurua orriko.

Balidazioa: administratzaile batek onartu behar ditu erabiltzaileen iruzkinak gunean bistaratu aurretik. Erabiltzaileen iruzkinen balidaziorako: Administrazioa » Tresnak » Onartzeko zain dauden iruzkinak.

Bidali email-mezua administratzaileei baliozko iruzkina sartzerakoan: Administratzaileei posta elektroniko bidez ohartarazten zaie erabiltzaile batek onartutako iruzkin bat sartzen duenean.

Bidali email-mezua administratzaileei balidazioaren zain dagoen iruzkina sartzerakoan:
Administratzaileei posta elektroniko bidez ohartarazten zaie erabiltzaile batek onarpena behar duen iruzkin bat sartzen duenean.
Erabiltzaileen iruzkinen balidaziorako: Administrazioa » Tresnak » Onartzeko zain dauden iruzkinak.

Lehenetsitako bistaratzea

Pantaila honek galeria bisitariei bistaratzeko aukerak gaitzen die administratzaileei. Bisitariak edo gonbidatuak, konektatu gabeko erabiltzaileak dira, behin konektaturik bistaratze-aukerak erabiltzailearen aukera propioekaitik indargabetzen dira. (aldatzeko: profila).

Erabiltzaileen bistaratze-aukerak aldatzeko: Administrazioa »
Erabiltzaileak » Kudeatu non erabiltzaile-mota ezberdinak aukera ditzakezu.

Hizkuntza: Piwigoren etiketetara baino ez. Ez da aplikatzen albumen eta argazkien izenetara edo deskribapen-erremuetara.

Argazki-kopurua errenkadako

Errenkada-kopurua orriko

Interfazearen gaia

Azkeneko tartea: Eguneko. Argazkia berri modura erakutsiko den denbora-tartea. Egun 1 baino gehiagokoa izan behar du.

Zabaldu album guztiak: Menuan album guztiak zabaldu modu lehenetsian. Oharra: aukera honek baliabide asko eskatzen ditu eta menu erraldoia sor lezake album ugari baldin badituzu.

Erakutsi iruzkin kopurua: Argazki bakoitzaren iruzkin kopurua erakutsi koadro txikien orrian bistaratzerakoan. Baliabide asko eskatzen ditu.

Erakutsi emaitza kopurua: Argazki bakoitzaren emaitza kopurua erakutsi koadro txikien orrian bistratzerakoan. Bakarrik erabil daiteke konfigurazio-parametro aurreratuan baieztatuta dagoenean

$conf['show_nb_hits'] = true;

Oharrra: parametroaren lehenetsitako konfigurazioa: false.

Argazkien gehienezko zabalera: bistaratzeko erabiliko den gehienezko zabalera. Ezarpenaren balioa baino gehiago duten argazkiei bistaratze-tamaina aldatuko zaie. Agian, aukera hau ezarri beharrean zure argazkien tamaina birplanteatu beharko zenuke; praktika hobeagoa litzateke.

Argazkien gehienezko altuera: bistaratzeko erabiliko den gehienezko altuera. Ezarpenaren balioa baino gehiago duten argazkiei bistaratze-tamaina aldatuko zaie. Agian, aukera hau ezarri beharrean zure argazkien tamaina birplanteatu beharko zenuke; praktika hobeagoa litzateke.